Fujiwara klana

Fujiwara klana
Datuak
Motauji (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia
Osatuta
Hokke (en) Itzuli
Kyōke (en) Itzuli
Nanke (en) Itzuli
Shikike (en) Itzuli
Historia
Sorrera669ko azaroaren 13a
Sortzailea

Fujiwara klana (japonieraz: 藤原氏 Fujiwara-uji, Fujiwara-shi?) Japoniako erregeorde familia boteretsu bat izan zen, Sessho eta Kanpaku karguen monopolioa zuena. Klanaren sortzailea, Nakatomi no Kamatari (614-669) izan zen, klase baxuko noble bat, Fujiwara abizena, Tenji enperadoreagandik jaso zuena.

Postu politikoak, Asuka aroaren erdialdean lortzen hasi ziren, VII. mendean, hala ere, Heian aroan, familiako kideek, ia lau mendez, Japoniako Enperadorearen hurbileneko laguntzaileak izango ziren erregimen politiko bat ezarri zuten, 1156an gertatu zen Hōgen matxinadararte, non Taira klana eta Minamoto klana, gerra zibil batean elkarren artean borrokan hasten diren, eta, gerra hau, 1180 eta 1185 bitartean Genpei Gerrak direlakoetan okertuz.

Minamoto no Yoritomok bere burua, 1192an shogun izendatu zuenean, Fujiwaratarren boterea gainbehera joaten hasi zen, eta, XIII. mendearen hasieran bost familiatan banatu ziren: Konoe, Takatsukasa, Kujo, Nijo eta Ichijo. Bost familia hauek, euren artean banatuko zituzten sessho eta kanpaku karguak, baina ez ordurarte haina botererekin.

Hala ere, Fujiwara klanak, bere kideetako batzuk, Enperadoreen gertuko aholkulari, erregeorde eta ministro bezala mantenduko zituen baita XX. menderarte ere, Fumimaro Konoe eta Morihiro Hosokawa lehen ministroen kasuan bezala.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search